Irizar E-Mobilytin bi astean greban diharduten langileei dagokienez, gaurko elkarretaratzean jakinarazi dute “pentsiodunen babesa” eskatu dutela maiatzaren 14an Andoainen antolatu duten manifestazioaren zabalpena egiteko, “ahalik eta parte hartze handiena” lortzeko. Salatzen dutenez, “bigarren mailako lan-baldintzak dituzte, adibidez, kobratzen ez dituzten lanak, lanordu luzeak… Lau hilabeteko negoziazioen ondoren, ez dute lortu gutxieneko batzuk aitortzea”.
"Bost pertsonatik bat pobrea"
Bankaren arretarekin lotuta, berriz, gogora ekarri dute bankak otsailaren 22an sinatu zuela “murriztu edo ezabatu ziren eskubide batzuk berreskuratzeko” protokoloa Espainiako Gobernuarekin. Hala ere, diotenez, “gabezien eta arazoen zati handi bat mantentzen dira” eta beste zenbait neurri ez dituzte betetzen.
Horren aurrean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak erreklamazio-orri bat prestatu du, halakoak sala daitezen.
Azkenik, eguazteneko mobilizazioari begira jarri dira. Salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzak aitortu du EAEko 5 pertsonatik bat pobrea dela eta 22.500 pertsona gehiago bizi direla muturreko pobrezia pairatzeko arriskuan. Azpimarratu dute pentsiodun asko, batez ere emakumeak daudela, egoera horretan daude. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak gutxieneko pentsioak 1.080 eurotara osatzea lortzeko eskatzera joango dira eguaztenean Eusko Legebiltzarraren aurrera.
Gaurko elkarretaratzean 35 bat lagun elkartu dira, hori bai, guztiak ere gerizpearen babespean.