Jesus Tapia (Aranzadi):
“Horrelako plan bat egitekotan, alde guztiak hartu beharko dira kontuan, eta uste dut egongo dela errota horiek jartzeko beste tokiren bat”. "Argi dago mendilerroa monumentuz beteta dagoela, eta, arakatzen jarraituz gero, agertuko dira beste batzuk”. “Horrek, noski, ez luke baimenduko haize erroten proiektu hori bertan egitea”.
Iker Aldazabal (Alkatea):
“Urte asko daramatzagu Elgoibarko eta Bergarako udalekin lanketa bat egiten, ibilbidea sustatzeko, bultzatzeko. Bisita gidatuak ere egiten ditugu. Hiru udalok egiten ari garen lanketarekin ez da bateragarria bi haize errota horiek jartzea”. “Espero dugu oinarrizko babes hori emanda Eusko Jaurlaritzak ere kontuan izango duela”. “Baina, aurrera eginez gero, udalaren izenean alegazioak aurkeztuko ditugu proiektu horren aurka”.