Zentral eolikoa Karakaten

Zentral eolikoaren kontrako mendi martxa, domekan

Ubane Madera Zangitu 2022ko mai. 6a, 17:11

Soraluzeko eta Elgoibarko Karakate Bizirik plataformek antolatuta, domekan, mendi martxa izango da Karakatera, mendigainean eraiki nahi duten zentral eolikoaren kontra protestatzeko.  Bi herrietatik abiatuko diren martxen topaketa 12:00etan da, Karakateko aparkalekuan. Ondoren, txorizoa, salda eta gazta banatuko dira. 

Soraluzetik Karakatera igotzeko bi hitzordu daude. Bata 09:30ean Plaza Berritik eta bestea 10:30ean San Andrestik. Helduak zein umeak, guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera. 

Elgoibartarrei dagokienez, berriz, han ere bi hitzordu egin dituzte: 10:00etan Kalegoen plazan umeekin igotzeko eta 10:30ean Kalegoen plazan gainontzekoak igotzeko.

Bi martxak Karakaten elkartuko dira eta asmoa da 12:00etan hamaiketakoa banatzea bertaratutakoen artean. 

Otar ederra

Bestalde, Soraluzeko Karakate Bizirik plataformak jakinarazi du asteburuan errifak saltzen jardungo dutela. Soraluzeko eta Nafarroako produktuz osatutako otar ederra zozkatuko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.