Sora animatzera joateko deia

Soraluze Futbol Taldeak soraluzetarrei dei egin die gorengo mailako taldeak zapatuan jokatuko duen partidara bertara daitezen, taldeari babesa erakustera. “Mailari eusteko zure laguntza behar dugu” mezua helarazi dute. Oiartzun taldearen kontra jokatuko du Sorak zapatuan, 17:00etan. Sorako kamisetarekin joaten diren umeei litxarreriak eta freskagarria emango dizkiete doan. Sorak hiru puntuak beharrezkoak ditu gorengo mailan segitzeko.

Zapatuko norgehiagokan, Kopako txapelketako sailkapenean Soraren aurretik doan eta Sora baino bi puntu gehiagorekin dagoen Oiartzungo taldea izango dute aurkari etxekoek. 

Erlazionatuak

Hil ala biziko partida

Kirola

Zapatuan, hil ala biziko partida dauka Sorako gorengo mailako taldeak. Sorako zuzendaritzatik azpimarratutakoaren arabera, zapatuko partida irabazi...