Oporren atsedenaldiaren ondoren, Kopako txapelketako azken hiru jardunaldiak izango ditu jokoan Sorako gorengo mailako taldeak.
Lehena oraingo zapatuan da eta benetan da garrantzitsua, izan ere, aurkari izango du Oiartzun taldea, Kopako txapelketako sailkapenean Soraren aurretik doan eta Sora baino bi puntu gehiagorekin dagoen taldea.
Beraz, zapatuan jokoan dauden hiru puntuak eskuratu beharra daitu Sorak gorengo mailari eustea nahi baldin badio. 17:00etan hasiko da partida, Ezoziko futbol zelaian. Herriko zaleen babesa eta bultzada lagungarri litzaioke etxeko taldeari egun horretan.
Gainera, zapatukoaren ondoren, bakarrik beste bi jardunaldi geratuko zaizkio Sorari. Maiatzaren 8ko asteburuan kanpoan jokatuko du eta azken partida, berriz, maiatzaren 15eko asteburukoa etxean jokatuko du.
Jubenilak, alebinak eta kadeteak
Sorako gainontzeko taldeei dagokienez, jubenil mailako taldeak eta alebinek domekan jokatuko dituzte partidak, biek ala biek Ezoziko futbol zelaian, alebinek 11:00etan Amaikak Bat taldearen kontra eta jubenilek 17:00etan, Zarauzko taldearen kontra.
Azkenik, kadeteek zapatuan dute hitzordua, Donostian, Kostkas taldearen kontra jokatzeko, 15:45ean.