Oroimenaren Bulegoan badabiltza testigantzak jasotzen

Ubane Madera Zangitu 2022ko mar. 23a, 12:40

Iraitz Irazabaleta Aranzadiko historialaria Oroimenaren Bulegoan, gaur, eguaztena.

Gaur, eguaztena, hainbat herritar izan dira Oroimenaren Bulegoan, jasandako errepresioaren testigantzak ematen. Bertan arreta ematen ari den Iraitz Irazabaleta Aranzadiko historialariak esandakoaren arabera, arratsalderako ere baditu hainbat hitzordu eginda. Baina, gogora ekarri du Oroimenaren Bulegoak ateak zabalik dituela baita hitzordurik ez duenarendako ere. Datorren asteko eguaztena izango da zuzeneko arretarako azken eguna.

Aranzadiko historialariak kontatu duenez, orain arte, Oroimenaren Bulegora joan diren herritarrek 1936tik 1975era arte zein 1975etik gaur egunera arte, bi epe horietan jasandako errepresioaren gaineko testigantzak edo informazioa eman dute. 

“Soraluzetarrei esango nieke aprobetxatzeko Oroimenaren Bulegoa fisikoki hemen egongo den gaurko azken orduak eta datorren asteko eguaztena ere. Dena den, apiriletik aurrera, nahiz eta bulegoa fisikoki Soraluzen ez egon, Aranzadik testigantzak eta informazioa batzen segituko du. Bi urtez luzatuko da proiektua. Beraz, martxoaz geroztik gurekin harremanetan jarri nahiez gero, badago horretarako aukera ere, telefonoz, 943 46 61 42 zenbakira deituta edo postaz, memoria@aranzadi.eus helbidera idatzita. 

Erlazionatuak