Udal ordezkaritza duten alderdi politikoak jakitun dira Karakaten parke eolikoa eraikitzeko baimen eskaera argitaratu dutela EHAAn Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Zehaztu dutenez, udaletxean proiektua aurkeztu zuen Capital Energy eta orain baimen eskaeran ageri den Green Capital enpresa bera dira.
Eskaera argitaratuta, orain 20 eguneko epea zabaldu da proiektu bera gauzatu nahi duen beste enpresek aurkezteko aukera izan dezaten. Inor gehiago aurkezten ez bada, Green Capital enpresak 6 hilabete izango ditu parke eolikoaren gaineko proiektua aurkezteko eta behin proiektua aurkeztuta, alegazioak egiteko epea zabalduko da. Azkenik, beste epe bat izango da alegazioak aztertu eta erantzuteko.
Abiatu da beraz Karakaten bi aerosorgailu erraldoi ipintzeko proiektuaren legezko prozedura eta bidean eragozpenik aurkitu ezean, legez posible litzateke urtea amaitu baino lehen obrak hastea.