hitzaldiak

Gurasoendako bi hitzaldi gaur, seme-alabekin hizkuntza ohiturak lantzeko

Egoitz Unamuno 2021ko abe. 1a, 18:42
2016an 'Guraso berritsu' egitasmoan parte hartu zuen guraso taldea.

Gaur, eguena, arratsaldean, gurasoen artean hizkuntza ohiturak eta eleaniztasuna lantzeko bi hitzaldi eskainiko dituzte antzokian: Disfrutando de los idiomas (gazteleraz) eta Euskara bide gurutzean (euskaraz). Umezaintza zerbitzua ere izango da. 

Hitzaldiak Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak antolatu ditu, duela urtebete abian jarri zen Hurbiltzen egitasmoaren harira, gurasoen artean hizkuntza ohiturak eta eleaniztasunaren gaia lantzeko asmoz. Lehen hitzaldia, gaztelerazkoa, Disfrutando de los idiomas, arratsaldeko 17:00etan eskainiko dute; eta, bigarrena, euskarazkoa, Euskara bidegurutzean: eleaniztasuna eta hizkuntza ohiturak, zela lagundu seme-alabei?, arratsaldeko 18:30ean. Bi hitzaldiak antzokian eskainiko dituzte. 

Hitzaldiak Arrate Gisasola soraluzetarrak eskainiko ditu, Ebete erakundeko lankideak. Horrez gain, hitzaldiek irauten duten bitartean, umeendako zaintza zerbitzua eskainiko dute. Izena emateko edo zaintza zerbitzua erabiltzeko eskaera egiteko, deitu edo idatzi 609287739 zenbakira