Errenta baxua duten eta Soraluzen erroldatuta dauden familiei zuzendutakoak dira musika eskolako bekak eta %100ean musika eskolak berak finantzatuko ditu.
Bi beka izango dira musika tailerretarako eta beste biak abesbatzarako.
Musika tailerreko bekei dagokienez, Haur Hezkuntzako 5. mailako umeendako dira, 2016an jaiotako umeendako. Abesbatzako bekei dagokienez, berriz, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako haurrentzako bi beka izango dira, 2013an eta 2014an jaiotako umeentzat.
Bekak eskatzeko udaletxeko harrera bulegora jo beharra dago. Lehen aldia da bekak daudela Soraluzeko Musika Eskolan ikasteko.
Errenta-kopuruak
Honako errenta-mugak daude zehaztuta:
Familia unitateko kideak Errenta-mugak
- 1 11.143 euro
- 2 16.350 euro
- 3 20.567 euro
- 4 23.201 euro
- 5 26.232 euro
- 6 29.717 euro
- 7 33.724 euro
- 8 38.333 euro