Paddle pistaren ondoko esparru guztia okupatuko du Skatepark berriak. Astelehenean hasi ziren obrak eta dena ondo bidean, uztailaren erdialderako gertu izango da aisialdirako gune berria.
Apenas hiru egun besterik ez daramatzate lanean, baina dagoeneko hasi dira bistaratzen Skate-guneak izango dituzten egituretako batzuk. Getxoko La Kantera Skate Eskolak dihardu obrak egiten eta esan dute ondo doazela lanak. Bestalde, gogoan izan, gaur, eguaztena, berriro ere itxiko dutela Baltegieta, 15:00etatik 18:00ak bitartean.
Paddle pistaren ondoko esparru guztia okupatuko du Skatepark berriak. Astelehenean hasi ziren obrak eta dena ondo bidean, uztailaren erdialderako gertu izango da aisialdirako gune berria.
2021 eka 08
Gizartea
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.