Trafikoa moztuko da berriz Baltegietan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko eka. 8a, 08:08

Asteazken honetan berriro moztuko da Baltegieta kalea, kiroldegi parean, arratsaldeko 3retatik 6etara, Skate-gune berria eraikitzeko lanetara azken meterialak igo ahal izateko.

Kiroldegi gainean eraikitzen ari diren skate-gunera obrako azken meterialak igoko dituzte asteazken honetan, arratsaldeko 3retatik 6etara.

Horren ondorioz, errepidea itxi egingo da denbora tarte horretan, kamioak behar den bezala lan egin ahal izan dezan.

Ordu horietan PESAKO BUS geltokiak, Eibarko zentzuan, saihesbideko ohiko diren tokietara aldatuko dira; MENDAROrako autobusak, berriz, Sagarrerreka, Ezozibidea, Estaziño eta Errekaldeko geltokietan hartu beharko dira.