Astelehenean, Skatepark-a eraikitzen hasiko dira

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 4a, 09:17

Skateparkea paddle pistaren ondoan eraikiko dute.

Astelehenean, skate gune berria eraikitzeko obrak hasiko dituzte, paddle pistaren ondoan. Hilabetez luzatuko dira obrak. Udalak 30.000 euro pasako inbertsioa egingo du. Obren eraginez, astelehenean, 09:00-11:00ak bitartean, itxi egingo dute errepidea, Baltegietan. Autobusak saihesbidearen alde banatan geldituko dira; Mendarorakoa, berriz, Sagar Errekan, Ezozibiden, Estaziñoan eta Errekaldeko geltokietan.

Udalak jakinarazi duenez, Getxoko La Kantera Skate Eskolak egingo du skate gunea. Enpresa horrk, skate eskola izateaz gain, skateparkeak diseinatu, eraiki eta eraberritzeko zerbitzu profesionala eskaintzen du.

Soraluzeko Skatepark-a zementuzkoa izango da eta honako elementu hauek izango ditu

  • Bi quarter (skatepark-aren alde banatan), 6 metro luze eta 80 zentimetro garai.   
  • Erdian, 80 zentimetroko diametroa eta 35 zentimetroko altuera duen duna bat.
  • 3 metroko luze, 75 zentimetro zabal eta 35 zentimetro altu den tiradera.
  • Bi jauzi-arrapala. Skaterako bi baranda.

Inbertsioa 29.500 eurokoa izango da (gehi BEZa) eta obra egiteko hilabeteko epea izango da, gutxi gorabehera.

Bestalde, hainbat kale-argi jarriko dira, espaziorako argiztapen egokia emateko. Electricidad Laibi S.L. enpresak ipiniko ditu, 3.660 euroko aurrekontuarekin (BEZa aparte).

Gazteen eskaria

Patricia Borinaga Udal Haur eta Gazte Saileko arduradunak azaldu duenez, "jarduera horrekin udalerriko hainbat gaztek 2019an egindako eskaera bati erantzuten zaio. Eskaera hori ezin izan zen gauzatu 2020an, koronabirusaren ondoriozko krisi ekonomikoak udal-kutxetan izan zuen inpaktuagatik. Hezkuntza, Haur eta Gazteria Batzordeak bultzatutako Partaidetza Prozesuaren esparruan egin da berriro eskaera. Prozesu hori herriko nerabeekin egin da, haien aisialdi-ohiturak ezagutzeko eta udalerriko eskaintzan egin daitezkeen hobekuntzak baloratzeko. Etorkizunean, ekonomikoki bideragarria denean eta lor daitezkeen diru-laguntzen arabera, skatea eta padel pista batera estaltzea da asmoa".

Errepidea itxita

Obren eraginez, astelehenean, errepidea itxi egingo dute, Baltegieta itxi egingo dute 09:00etatik 11:00etara, zamalanak egiteko. Ordu horien artean, autobusak saihesbidearen muturretan geldituko dira; Mendarokoak, berriz, Sagar Erreka, Ezozibide, Estaziño eta Errekalde geltokietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.