Errugbia

Errugbi topaketa zapatuan Ezozin

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 15a, 11:32

Zapatuan, errugbi jardunaldia egingo dute goiz-eguerdi partean, Ezoziko futbol zelaian. 11:00etan hasiko da hitzordua eta 13:00etan borobilduko dute, errugbian horren famatua den 3. zatiarekin. Herritar guztiak gonbidatu dituzte errugbi topaketara. Bideoa: Fernan Oregi.

Rugbylari Jokoekin hasiko dute zapatuko jardunaldia, 11:00etan. 12:00etan, berriz, errugbi jokalari beteranoak, jokalari ohiak, lagunak eta senideak izango dira, Tokata berezia Covid19 izeneko ekitaldian. Eta bukatzeko, 13:00etan, errugbian horren famatua den 3. zatia egingo dute.

Errugbiarekin lehen kontaktua izan edo kirol mota hori gertuagotik ezagutzeko aukera eskainiko dute zapatuko ekitaldiaren bitartez, besteak beste.  

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.