Datorren urtean ere izango da errugbia praktikatzeko aukera

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 2a, 11:31
Errugbi eskola. Argazkia: Sora Rugby Taldea

Sora Rugby taldeak jakinarazi du datorren ikasturtean ere errugbiarekiko zaletasunari eutsi egingo diotela, “ilusioz eta gogotsu”, kirol hori elkarrekin praktikatuz. Halaber, ateak zabalik dituzte errugbia “probatu eta ezagutu” nahi duten guztiendako, “herrian guztiok kirol hori praktikatzeko eskaintza ireki nahian”. 2020-2021. ikasturtean eguaztenero elkartuko dira Ezoziko Futbol Zelaian, 18:30etik 19:30era. 

2019-2020. ikasturtean abiarazi zuen ibilbidea Sora Rugby Taldeak. Gainerako kasu guztietan moduan, ezohiko ibilbidea egin du, koronabirusak baldintzatutakoa. Hala ere, zailtasun guztiei aurre egin eta dagoeneko datorren ikasturtera begira dira, irailetik aurrera errugbian jarduten hasteko asmoarekin.

Harremanetan jartzeko

Azpimarratu dute nahi dutela eskaintza zabaldu “herrian, guztiok kirol hori praktikatzeko” eta ateak zabalik dituztela kirol mota hori “probatu eta ezagutu” nahi duten guztiendako. “Ez dugu inolako diru-ordainik eskatzen, kirolaz gozatzeko gogoa nahikoa baita”, esan dute.

Eguaztenero, 18:30etik 19:39era bitartean elkartuko dira Ezoziko Futbol Zelaian, errugbia praktikatzeko. Norbaitek interesa badu bertara joan daiteke edo telefonoz deitu, honako bi zenbaki hauetako batera: Erika 651389828 edo Enekoiz 676890475.