Hirugarren gradua eman diote Sebastian Etxaniz preso elgoibartarrari

Ubane Madera Zangitu 2020ko uzt. 7a, 19:20

Ekainean egindako elkarretaratzean ere gogoan izan zuten Sebas Etxaniz.

Hainbat komunikabidetan iragarri dutenez, Sebas Etxaniz Alkorta euskal presoari hirugarren gradua eman dio Espetxe Zuzendaritzak eta Donostiako espetxera lekualdatuko dute. Euskal presoen kolektiboko kiderik zaharrena da Sebas Etxaniz, 76 urterekin. Jaiotzez elgoibartarra da eta soraluzetar batekin dago ezkonduta.

Sebas Etxaniz 2002. urtetik egon da preso, azken urteotan Villabonako (Asturias) kartzelan. Euskal presoen eskubideen aldeko taldeek askotan salatu dutenez, hirugarren gradua ukatu diote orain arte, baimenik ez duelako izan, eta aldi berean, baimenak ukatu izan dizkiote, hirugarren graduan ez zegoela argudiatuta.

Horrez gain, Sareko kideek, besteak beste, iaz salatu zutenez, Etxanizek uztailean bete zituen kondenaren hiru laurdenak, eta ordutik aske behar zukeen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.