Koronabirusa dela eta, egoera orokorra kezkagarria bada, are kezkagarriagoa da espetxeetako egoera. Espetxeetan aireztapenik gabeko leku txikieta itxi asko dago eta jende pilaketa handia. Garbitasuna eta higienea mugatua da eta oinarrizko babes neurriak hartzea eziznezkoa. Ondorioz, pandemia hedatzen ari den honetan, presoen osasun-eskubidea ez dago bermatua, eta larriki gaixorik dauden edota 70 urte baino gehiago duten presoen bizitza arriskuan dago.
Sebasek 76 urte ditu eta Villabonako (Asturies) espetxean daukate preso. Egunotan, senide eta lagunek larritasun handiz bizi dute Sebasen egoera, eta premiazkoa ikusten dute aske lagatzea. Gainera, kontuan izan behar da, legez, baldintzapean aske lagatzeko ezaugarri guztiak betetzen dituela.
Atzo, Sebasen senide eta lagunek bat egin zuten Sarek eta Etxeratek bultzatutako elkartasun ekimenarekin. Ekimen horrek senideei eta presoei elkartasuna adierazi eta dispertsio politika bertan behera lagatzeko eskatu dute #EtxeanNahiDitugu traola erabilita.
Hainbat soraluzetarrek ere Twitter bidez zabaldu zuten euren aldarria:
↗️↙️
— Gotzon Elizburu Beristain (@gauerdikoeztula) March 27, 2020
Ez naiz marrazten onena sekula izan baina mezua argi.#EtxeanNahiDitugu#NiEtxeanGeratzenNaiz #FreeThemAll pic.twitter.com/hXVPBICDx6
#NiEtxeanGelditukoNaiz#etxeannahiditugu pic.twitter.com/GL95NTRfky
— Iagoba72 (@INeozubi1) March 27, 2020
Argatetarrok ere #EtxeanNahiDitugu #GuBaserrianGelditukoGara #GizaEskubideak #Bakea #Konponbidea pic.twitter.com/Fwqi1647st
— Egoitz Unamuno (@EgoitzUnamuno) March 27, 2020