70 herritar euskaraz trebatzen

Egoitz Unamuno 2020ko ots. 15a, 08:00

Asko dira herrian, modu batera edo bestera, euskara ikasten diharduten herritarrak. Guztira 70 herritar inguru ari dira parte hartzen herrian martxan diren egitasmoetan.  

Ikastrurte honetan, euskaltegian 30 ikaslek dihardute euskara ikasten: 26 lagunek eskolak saio presentzialetan jasotzen dituzte eta 4 ikaslek autoikaskuntza metodoaren bitartez.

Bestalde, Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak kudeatzen duen Berbalagun egitasmoaren asteroko hitzorduetan, 25 herritarrek parte hartzen dute, lau taldetan banatuta, eta Auzoko egitasmoan, berriz, 10 herritar joaten dira euskarara hurreratzeko eskaintzen dituen berariazko saioetara eta HHIn eskaintzen diren saioetan, ostera, 15 herritar inguruk dihardute.

Horrez gain, otsailaren 18an abiatuko da euskarazko oinarrizko maila lantzeko Aisa ikastaroa. Ikastaroak 60 orduko iraupena dauka (4 ordu astean). Eskolak astearte eta ostegunetan izango dira, 10etatik 12etara. Izena eman nahi dutenek Udaleko Hizkuntza Politikaren Zerbitzura edo Ongizate Zerbitzura jo behar dute edota 943-753043 zenbakira.