Soraluzeko Udalak harrera-ikastaro linguistiko bat antolatu du, euskara ikasten hasi nahi duten gurera etorri berriak diren pertsonentzat.
Ikastaroaren helburua etorri berriek hemengo gizartea, ohiturak, etab. ezagutzea eta euskara ikasteko lehendabiziko urratsak ematea da.
Ikastaro honetan gizartea ezagutzeko aukera ematen duten hainbat gai motibagarri lantzen dira, hala nola, aurkezpenak, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, azoka... Ariketetan gai horietako hiztegia eta oinarrizko ulermena (kaleko errotuluak, kartelak...) landuko dira, batez ere.
Ikastaroak 60 orduko iraupena dauka, 4 ordu astean. Otsailaren 18an hasi eta ekainaren 16an amaituko da. Astearte eta ostegunetan izango dira eskolak, 10etatik 12etara.
Ikastaroa doan da eta, Eusko Jaurlaritzak eta Soraluzeko Udalak finantzatzen dute.
Ikastaroa amaitzean berau egin izana ziurtatzen duen agiria jasoko dute ikasleek.
Izena eman nahi dutenek Udaleko Hizkuntza Politikaren Zerbitzura edo Ongizate Zerbitzura jo behar dute edota 943-753043 zenbakira deitu otsailaren 7a baino lehenago.