"Etorri '564' kantua abestera!"

Ubane Madera 2019ko abe. 29a, 18:10

Gero eta atxikimendu gehiago ari da lortzen  Gabonetan Hertzainak taldearen '564' abestia kantatzeko sortu den ekimena, kantuaren egileak berak azpimarratu duen moduan, "Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde, kanta hau behingoz historiara pasatzeko desioarekin". Horren adibide, hainbat herritarrek grabatu eta partekatu duten bideoa.

Urte amaierako elkarretaratzea etzi, martitzena, izango da, 19:30ean Plaza Berrian.

Elkarretaratze horrez aparte, barikuan, abenduaren 27an ere egin zuten euskal presoen aldeko elkarretaratzea, hileko azkeneko barikua izanik. 60 bat herritarrek babestu zuten berau. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.