Umore ona eta lagun giroa Andainaren ikur

Ubane Madera 2019ko mai. 19a, 15:04

Andaina Herrikoiaren ikur bilakatu dira partaideek ibilbidean zehar erakutsi duten umorea eta lagun arteko giroa. Horri esker erraz irabazi diote gaurkoan traba egin duen euriari. Hala, Soraluze, Mugituz! topaguneko lagunek dioten moduan: gaurkoan ere guztiak irabazle!

Ibilbide berria estreinatu dute Andaina Herrikoia egin duten 55 partaideek, gustura estreinatu ere, nahiz eta San Martzialerako eskailerek “zeresana” eman askori. Kontuak kontu, hasi duten guztiek bukatu dute kirol proba, eta gehienek datorren urtean errepikatu egingo dutela esan dute, pozik aurten erdietsitakoarekin.

Erlazionatuak

Ia gehienak emakumezkoak

Ubane Madera 2019 mai 19 Soraluze