Deigarria da aurten Andaina Herrikoiak izan dituen 55 partaideetatik 44 izan direla emakumezkoak. "Gizonak lehiakorragoak dira", esan du justu gizon batek ibilbidean, Andainaren erretratua ikusita. Eta seguru aski horixe da arrazoia lasterketa ez lehiakorrak horrenbeste partaide emakumezko izateko. Kontuak kontu, argi dagoena da emakumeei ere gustuko zerbait emanez gero, haiek ere majo erantzuten eta parte hartzen dutela.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.