Soraluzeko EAJk astelehenean aurkeztuko ditu hautagaiak

Ubane Madera 2019ko api. 26a, 08:35
Iker Aldazabal eta Veronica Galarraga hautagaiak.

Alkategaia –Iker Aldazabal- eta haren ondokoa –Veronica Galarraga-  zeintzuk diren aurreratu ondoren, apirilaren 29an aurkeztuko ditu EAJk Udal hauteskundeetarako hautagaiak. Joseba Egibarren (GBB) eta Maria Eugenia Arrizabalagaren (BBNN) laguntzarekin iragarriko ditu zerrenda-kideak Iker Aldazabalek.

Astelehenean, 19:30ean egin du hitzordua  Soraluzeko EAJk udal hauteskundeetarako hautagaiak aurkezteko. Plaza Zaharrean edo Batzokian (eguraldiaren arabera) egingo du aurkezpen ekitaldia Iker Aldazabal alkategaiak, Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidentea eta Maria Eugenia Arrizabalaga Batzar Nagusietako EAJren bozeramalea lagun dituela.

Apirilaren hasieran jakinarazi zuen Euzko Alderdi Jeltzaleak azken lau urteotan alkate izan den Iker Aldazabal aurkeztuko duela atzera ere alkategai, eta zerrendako bigarrena Veronica Galarraga izango dela ere iragarri zuen. Horrekin batera, EAJren Soraluzerako asmo nagusien berri eman zuen alderdi jeltzaleak.