Martxoak 8

Mobilizazio handia izango da biharko Greba Feministaren bueltan

Ubane Madera 2019ko mar. 7a, 12:16

Greba Feminista iragartzen duen kartela.

Mobilizazio handia aurreikusten da Soraluzen biharko deituta dagoen Greba Feministaren bueltan. Saltoki gehienek 12:00etan itxi egingo dituzte ateak, eta arratsaldean ez dute zabalduko. Tabernak ere, gehienak eguerdiko mobilizazioaren bueltan itxi egingo dituzte. Eta bestelako zerbitzuei dagokienez, adibidez, ludoteka eta gaztelekua itxita izango dira, eskolako jantokia ere bai, eta, oro har, eskolan eta institutuan eragin handia izango du grebak.


Egun osoko Greba Feminista dago deituta biharko, barikua, eta asko dira protesta horrekin zela edo hala bat egingo dutenak. Adibidez, Plaentxi Herri Ikastetxean eta Institutuan jakinarazi dute eragin handia izango duela biharko greba deialdiak, bertako emakumezko langile gehienek bat egingo dutelako protestarekin. Eskolako jantokiak, esaterako, ez du zerbitzurik emango. 

Eta are gehiago, Institutuan, 3. eta 4. mailako ikasle ia guztiek greba egingo dute gurasoek horrela baimenduta, eta 1. eta 2. mailako ikasle askok ere bat egingo dute grebarekin. Horrez aparte, Edurne Burgoa zuzendariak jakinarazi duenez, lanera doazen guztiek parte hartuko dute 12:00etako mobilizazioan.

Bihar zer eta zela

Horrez aparte, eta udalerriko egoera orokorrari begiratuta, Plaentxia.eus-ek batutako datuen arabera (erdiguneko zerbitzu nagusiei buruzko informazioa dago batuta), egun osoko greba egingo dute honako hauek:

  • Udaletxeak (gizonak bakarrik ibiliko dira barruan lanean)
  • Kooperatibak
  • Ludotekak
  • Gaztelekuak
  • Eskolako jantokiak
  • MGS aseguru etxeak
  • Mapfre aseguru etxeak
  • Benito altzari dendak
  • Bolia tabernak
  • Arrano tabernak
  • Belarrak saltokiak
  • Triskel saltokiak


11:00-12:00ak arte saltokiak zabalik izango dituzte honako hauek (gero itxita):

  • Mendizabal okindegiak
  • Bolintxo okindegiak (ogi arruntak bakarrik salduko dituzte, ez opilik eta ezta bestelakorik ere)
  • Marimar harategiak
  • Fanny mertzeriak
  • Txuritxu pasteleriak
  • Arrandegiak
  • Azoka plazako txarkuteriak
  • Azoka plazako baserritarrek
  • Arcelus saltokiak
  • Ferreteriak
  • Criado fruta-dendak
  • Iñarra harategiak
  • KLB jantzi-dendak
  • Ehuneko dendak
  • Iratxo saltokiak


Bestelakoak:

  • Txoko tabernak: 12:00-19:00ak bitartean itxita izango du
  • Gaztelupe tabernak 13:00etan zabalduko du eta gizonek jardungo dute lanean.
  • Gila tabernak: 11:00-13:00ak bitartean itxi egingo du.
  • Casa del Pueblo: 18:00etan zabalduko dute.
  • Tanger saltokiak: 12:00etako mobilizaziorako itxi egingo du.
  • Fruta-denda: 19:00etan itxiko dute seguru aski.


Normal jardungo dute:

  • Udal kiroldegiak (udal teknikariak greba egingo du)
  • Epaitegiak
  • Etxabe harategiak
  • Ufala tabernak
  • Batzokiak (emakumezko langileak greba egingo du)
  • Correosek (bertako bi emakumeek bi orduko lanuztea egingo dute)
  • Udaltzaingoak
  • Farmazia biek: legez ezin dira itxi.
  • Goiarak
  • Itxaropena elkarteak

Ufalak, Edurtzak eta Pub-ak, berriz, gaurko egunean zehar erabakiko dute zer egin.

(Eta udalerriko bestelako zerbitzuren batek biharko jardunaren berri eman nahiko balu, ubane@pilpilean.eus helbidera idatz dezala, mesedez).