Ibilbidea zehaztu, kilometroak eta Korrika materiala saldu, ekimen kulturalak prestatu... egiteko ugari dago hemendik eta apirilaren 13ra bitartean, eta, ohitura den moduan, zeregin horiek guztiak auzolanean bideratu asmo dituzte Soraluzeko talde eta erakundeen artean.
Batzordea irekia da, eta parte hartu nahi izanez gero, hitzordura azaldu besterik ez duzu: otsailaren 19an, 18:30ean, AEK-ren egoitzan.
Apirilaren 13an
Korrika apirilaren 13an pasatuko da Soraluzen. Bergara aldetik etorriko da eta aurreikusitako ordutegiak betetzen badira, 14:30ak aldera helduko da herrira, ondoren, Eibar alderantz joateko joango da.