Gaur, astelehena, 10:00etan, bozketa hasi eta ordurako ja pare bat herritar zain zeuden autobus geltokiaren gaineko herri-galdeketan botoa emateko. Frantziska Iraolagoitia izan da, hain justu, hautetsontzia estreinatzen lehen soraluzetarra. Ondorengo bost minutuan beste horrenbeste lagun pasa da idazkaritzatik botoa ematera. Bost minutuan, bada, bost boto izan dira.
Adinduak, batez ere
Baina, bereziki eguerdi partean joan da herritar kopururik handiena herri-galdeketan parte hartzera, pentsioen elkarretaratzearen bueltan, hain justu. 13:00etan, hautetsontzia itxi dutenerako, dagoeneko 104 lagunek emanda zuten botoa. Gehienak izan dira edadetu jendea eta emakumezkoak.
Bihar, martitzena, atzera ere 10:00etan zabalduko dute botoa emateko aukera, 13:00ak arte, udal Idazkaritzan.