3.298 soraluzetarrek dute eskubidea herri-galdeketan botoa emateko

Erredakzioa 2019ko ots. 11a, 09:07

Geltokiarendako hiru aukerak.

Gaur, astelehena, hasiko da autobus geltoki nagusiaren gaineko herri-galdeketa. Soraluzen erroldatuta dauden 16 urtetik gorako bizilagun guztiek dute botoa emateko eskubidea: 3.298 lagunek. Astean 13:00ak arte eta asteburuan goizez eta arratsaldez bozkatu ahalko da.

Honako galdera ipiniko du Soraluzeko Udalak mahai gainean: Nun nahi duzu kokatzea autobus geltoki nagusia? Erantzuteko hiru aukera dituzu: Errabal kalean (gaur egungo tokian), Zubi Nagusian ala Baltegieta kalean. 

Galdera eta hiru aukerak dituen boto-papeletak gertu daude. Udaletxeko lehen solairuan erreserbatu bat jarriko dute, hauteskundeetan modura, boto-emaleak nahiago duen kokalekua ixaz markatzeko. Ondoren, berau gutunazalean sartu eta Idazkaritzara eraman beharko da, botoa emateko.

Ordutegia

Astelehenetik barikura, eguerdira bitartean eman ahalko da botoa: 10:00etatik 13:00ak arte, Udaletxeko lehen solairuan dagoen Udal idazkaritzan. Zapatuan eta domekan, berriz, goizez 10:00etatik 13:00ak bitartean eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00ak bitartean, Udaletxeko bigarren solairuan dagoen osoko bilkuren aretoan.

Emaitza domekan bertan jakinaraziko dute, boto zenbaketa bukatu bezain laster.

Informazio gehiago Soraluzeko Udalaren webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.