Unai Larreategi: “Zintzotasuna, elkarlana eta ilusioa ipiniko ditut hasieratik mahai gainean”

Ubane Madera 2019ko ots. 1a, 15:53
Unai Larreategi, EHBildu koalizioko alkategaia.

“Herritarron ongizatea” eta “guztiona izango dan su berri hori piztia” izango dira EHBildu koalizioaren “proposamenen ardatz”. Hala adierazi du Unai Larreategik, Udal hauteskundeetarako alkategai izendatu ondorengo adierazpenetan; horrekin batera, “zintzotasuna, elkarlana eta ilusioa” ipini ditu “hasieratik mahai gainean”.

Sare sozialen bitartez partekatu ditu Unai Larreategik, EHBildu koalizioaren alkategaiak izendapenaren ondorengo lehen gogoetak. Bide horretan “animatu” egin dela dio, “batez ere orain lau urteko hauteskundeetan babesa emandako guztiei zor” ziela “sentitzen” duelako.

"Ilusioz jantzitako dinamika politikoa"

“Soraluzetarron bizitza hobetzeko herritarrekin, elkarrekin, eraldatzeko hasitako bideak, ilusio olatu bat sortu zuen herrian eta ondorioz babes handia jaso genuen orduan EHBilduren zerrenda osatu genuan kideok. (…) “Ostean gertatutakoarekin ilusio hori atsekabe bihurtu zen askorentzat. Baina argi daukat berriz ere ilusioz jantzitako dinamika politikoa sortzeko gai izango garela datozen urteei begira. Ardura hori motibazioz hartuko dut baina ardura konpartitua izango da zuek guztiokin”.

Bide horretan, “herritarron ongizatea” eta “guztiona izango dan su berri hori piztia” izango dira EHBildu koalizioak egingo dituen “proposamenen ardatz”. Horrekin batera, Unai Larreategik  “zintzotasuna, elkarlana eta ilusioa” ipini ditu “hasieratik mahai gainean”.  

Erlazionatuak