Eraso matxistaren egileari urruntze agindua ezarri dio epaileak gaur goizean egindako epaiketa azkarrean, baina horrekin batera, onartu egin dio umea ikusteko aukera. Bada sententzia hori jakinarazita eta hain justu, sententzia bera salatuta bukatu dute iluntzean Soraluzeko azken eraso matxista salatzeko elkarretaratzea, 200 lagunetik gertuk babestutakoa.
"Sistema judizialaren laguntza"
Korner Morea elkarte transfeministak justiziaren konplizitatea salatu du, esanez, “biolentzia matxistak atzera ere gogor kolpatu” duela, zoritxarrez, “sistema judizialaren laguntza guztiarekin”. Hori salatzeko jakinarazi dute emakumeak urruntze agindua lortu arren, jakinekoa dela “neurri honek zer gutxi balio duen errealitatean. Gainera, adin-txikikoa babes gabe utzi dute erasotzaileari txikiarekin egoteko eskubidea eman diote-eta”.
Horrekin batera, halako eta antzeko edozein gertakari salatzera kalera irteteko asmo irmoa berretsi dute. “Ya ez gara etxean geratuko, plazara irtengo gara behin eta berriz, gaur bezala, zurekin gaude”. Txalo artean bukatu da protesta ekimena.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!