Soraluzeko partiduei dagokienez, gomazko paletan 19:00etan, Gallastegik eta Etxeberriak Elgoibarko bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak. Eta ondoren Oñatek eta Rasconek Zumaiako bikotea izango dute aurrez aurre. Hain zuzen ere, gomazko paletako txapelketan, bigarren eta hirugarren mailako partiduak dira, hurrenez hurren.
Eskuz binakakoa
Bestalde, Gipuzkoako Eskuz Binakako Txapelketan ere, gaur dute hitzordua Soraluzeko ordezkariek, 19:00etan Tolosan. Hango bikotearen kontra jokatuko dute, hain justu, Atxotegik eta Balerdik txapelketako laugarren partidua.