Zubi Nagusitik bakarrik sartu ahal izango dira Baltegieta eta Gabolats kaleko garajeetara joan beharra duten ibilgailuak.
Auzko Jaia, Plaza Berrian
Auzoko Jaiari dagokionez, urteko ospakizuna da Soraluzen egingo dutena. Gipuzkoatik eta Arabatik etorriko dira bisitariak udalerrira. Aurten bosgarren aldia izango du jai horrek eta honako egitaraua iragarri dute:
- 11:00 Ongi etorri ekitaldia
- 11:30 Auzoko egitasmoaren dinamikak
- 12:15 Munduko janarien dastatzea
- 13:00 Plaza dantza saioa
- 14:00 Amaiera
Txistu kontzertua, Plaza Zaharrean
Txistularien topaketari dagokionez, berriz, Debarro osotik bertaratuko dira 40 bat txistulari. Halako topaketa bat egiten duten lehen aldia izango dute Soraluzekoa eta honakoa da biharko egitaraua:
- 10:30ean kalejira.
- 13:00etan kontzertua, Plaza Zaharrean.
- 15:00etan bazkaria Txokon
Plaza Zaharreko kontzertuari dagokionez, berriz, honako piezak interpretatuko dituzte, Domentx Uzinen zuzendaritzapean:
Eibarko Kontrapasa (Kontrapasa)
Otzoal (Minuetoa)
Zorionak (Zortzikoa)
Txurkoene (Balsa)
Lexearena (Habanera)
Don Martin (Pasodoblea)
Oskorriren bilduma (Pupurria)
Ezozi (Fandangoa)
Arin-Arina 4819 (Arin-arina)
Atxolin (Biribilketa)