Eguraldi benetan aldakorra

Ubane Madera 2018ko ots. 28a, 17:11

Mendia ia elur barik, arratsaldeko lehen orduan.

Demaseko aldaketa egin du eguraldiak azken orduotan. Hego-ekialdeko haizeak bazterrak garbitu eta mendietan ere ia ez da elurrik ikusten. Biharko, gainera, tenperatura gorakada iragarri dute eguraldi adituek.

Hegoaldeko haize zakarra; horixe dago biharko aurreikusita, eta horrek gozatu egingo ditu tenperaturak. Azken hiru egunotako zoramenari jarraiki, bihar, 10-15 graduren bueltan ibiliko garela diote adituek.

Hori horrela bada, atzo izan genituen 4-6 zero azpiko graduetatik 10-15 graduetara pasatuko gara apenas hiru egunetan.  

 

Erlazionatuak

Egoera bere onera dator

Ubane Madera 2018 ots 28 Gizartea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.