Egoera bere onera dator

Ubane Madera 2018ko ots. 28a, 12:19

Zubi Nagusia eguerdian, garbi samar.

Aurreikuspenak bete-betean dabiltza gauzatzen, eta dagoeneko eguzki izpiak hasi dira zerua zulatzen Soraluzen. Atertu ere egin du, eta udalerriko kaleak garbi samar utzi ondoren, elurra kentzeko traktorea baserri bideetara abiatu da.

Goizeko lehen orduko buruhausteen ondoren, ez da bestelako gertakaririk izan elurraren eraginez. Eta ikusita eguraldia apurka-apurka bere onera datorrela, badirudi okerrena pasatu dela.

Edozein modutan, aurten elurrak oroitzeko moduko argazki mordoxka laga dizkigu.  

Erlazionatuak