Kalebarreneko lokala zaharberritu ondoren eta Mapfrek berezkoak dituen gorri-zuri koloreekin egokituta zabaldu dute gaur bulego berria, honako ordutegiarekin: 09:30etik 13:30era goizez eta 16:00etatik 19:00etara, arratsaldez.
Bidaiak ere bai
Bertan dihardute eta jardungo dute lanean Ainhoa Ibarzabalek eta Oihana Uribek, ohiko bezeroei zein berriei harrera egiteko “gertu” eta gogotsu.
Soraluze Zerbitzuak enpresan, gainera, orain arteko zerbitzu eskaintza handitu eta aseguru orokorrei gehi etxeen alokairu eta salerosketa eskaintzari, bidaien eskaintza ere gehitu diete.