“Hemendik aurrera bidaien gestio zerbitzua ere eskainiko dugu”

Egoitz Unamuno 2018ko urt. 30a, 10:56

Oihana Uribe eta Ainhoa Ibarzabal abenduan, lokalaren inaugurazioan.

"Herritarrengandik gertuago egoteko" helburuarekin lekuz aldatu eta Kalebarrenen egokitu du bulegoa Mapfre-ren Soraluzeko ordezkaritzak.

Zergatik erabaki duzue bulegoa Kalebarrenera aldatzea?

Herritarrengandik gertuago egoteko. Kantuak be badiño “Kalebarren tiene cosas que no tiene el mundo entero”. Nahi dugu jendearengandik hurbil egotea.

Bulegoaz gain, berrikuntza gehiago ere badituzue, ezta?

Bai. Hemendik aurrera, aseguru eta etxebizitzen bitartekaritza zerbitzuaz gain bidaien gestiorako zerbitzua ere eskainiko dugu, batez ere, adineko jendearendako. Gainera, gure eskaintzen gaineko informazioa sare sozialetan zabalduko dugu, Facebooken.

 Aseguruen merkatua asko aldatu da azkenengo urteetan?

Bai. Gaur egun lehia handia dago. Zorionez, momentu honetan Mafre merkatuko enpresarik lehiakorrena da. Liderrak gara aseguruen merkatuan. Jendeari esan nahi diogu etortzeko beldurrik gabe eta eskatzeko aurrekontuak. Bat baino gehiago harrituko da eskainiko dizkiogun baldintzekin.

Etxebizitzak saldu eta alokatzeko bitartekaritza ere eskaintzen duzue. Zela dago kontu hori Soraluzen?

Alokairuetan mugimendu handia dago. Ia astirik ere ez dugu izaten iragarkia ezartzeko. Bataz bestekoa 400-500 eurotan dago. Salmentak ere hasi dira igotzen, bankuak kredituak ematen hasi direnean.