Bezero eta herritar ugarik aprobetxatu zuen atzoko inaugurazioa Soraluze Zerbitzuak enpresaren egoitza berria bertatik bertara ezagutzeko. Pintxoekin eta edatekoarekin, eta jakina ongi etorri berbekin hartu zituzten enpresako jabeek eta langile berriak (Oihana Uribek) bisitari guztiak.
Aurkezpenak eginda, urtarrilean gauzatuko da enpresaren lekualdaketa, 38 urtean Etxepean egon ondoren. Ainhoa Ibarzabal izango da bertako gidari, ogibide horretan 21 urteko eskarmentuarekin.
Eskaintza berria
Lokal eta langile berriez aparte, eskaintza berriarekin abiaraziko du ibilbidea Mapfrek Soraluzen: aseguru orokorrak gehi etxeen alokairu eta salerosketari bidaien eskaintza gehituko diete.