Parte-hartzaile guztiak saridun

Ubane Madera 2017ko abe. 31a, 13:28

Partiduak amaituta, Soraluzen izan ziren futbol talde guztiak kiroldegian elkartu ziren, sari banaketarako. Irabazleei edo nabarmentzeko merituren bat egin zutenei garaikur berezia emateaz aparte, denondako izan ziren sariak: domina bana eman zieten parte-hartzaile guztiei eta gozoki eta bestelakoz osatutako poltsa bana ere bai.

Kiroldegiko harmailak gainezka zirela egin zuten sari-banaketa. Udal ordezkariek lagunduta (alkateak eta Ramon Gallastegi kirol zinegotziak) eman zituzten sariak Soraluze Futbol Taldeko ordezkariek.

Hartzaileak, jakina, gustura asko eta ikusleen (bereziki, gertukoenen) txalo artean eskuratu zituzten irabazitakoak. Apur bat luze joan zen banaketa, baina etxeko txikien poz horrekin, zapore onarekin bueltatu ziren etxera Soraluzen izan ziren bisitariak.

Saridunak, honako hauexek:

2009:

1-      Bergara

2-      S.D. Lengokoak

3-      Aierru

4-      Taalderik jatorrena: Ermua

5-      Ahaleginarengatik garaikurra: Eibar

6-      Kirol-legeari dagokion garaikurra: Sora

2008:

1-      Sora

2-      Bergara

3-      Amaikak-Bat

4-      Talderik jatorrena: Aierru

5-      Ahaleginarengatik garaikurra: Orereta

6-      Kirol-legeari dagokion garaikurra: Eibar

2007:

1-      S.D. Lengokoak

2-      Eibar

3-      Pasaia

4-      Talderik jatorrena: Bergara

5-      Ahaleginarengatik garaikurra: Aierru

6-      Kirol-legeari dagokion garaikurra: Sora

2006:

1-      Pasaia

2-      Bergara

3-      Orereta

4-      Talderik jatorrena: Sanse

5-      Ahaleginarengatik garaikurra: Sora

6-      Kirol-legeari dagokion garaikurra: S.D. Lengokoak

Erlazionatuak

Futbolarekiko grina lau haizetara

Ubane Madera 2017 abe 31 Kirola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.