AhoBizi eta BelarriPrest izan ahalko da Euskaraldian

Egoitz Unamuno 2017ko abe. 4a, 14:05

“AhoBizia izango da aukera duen guztietan euskaraz egiteko borondatea izango duen herritarra; eta, BelarriPresta, hizkuntza ulertzeko gaitasuna izanda berari euskaraz egiteko eskatuko duena”. Bakoitzak bere txapa eramango du paparrean ekimenak irauten duen hamaika egunetan. 

2018ko udazkenean, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, gauzatuko da Euskaraldia: hamaika egun euskaraz ekimena herrian, eta baita Euskal Herriko beste hamaika herritan ere. Herritarrek hilabete batzuk lehenago eman ahal izango dute izena AhoBizi eta BelarriPrest moduan. 

Hamasei urtetik gora izatea eta euskararen oinarrizko ezagutza izango dira egitasmoan parte hartzeko baldintza bakarrak. 

 

Erlazionatuak

Euskaraldia aurkezteko ekitaldia osorik bideoan

Frantziska Iraolagoitia 2017 abe 04 Soraluze