Prezipitazio ugaria zegoen gaurko aurreikusita; horri tenperatura baxuak batuta, elurra da guztiaren emaitza, eta bertan dugu. Adituen arabera, bereziki, goiz partean botako du prezipitazioa.
Alerta laranja
Hau guztiau ipar latitudeetatik etorritako aire masa hotz eta ezegonkorraren ondorioa da, Miguel Borinagak, PlaentxiaMet-eko egileak esplikatutako moduan. Neguko lehen enbitea dela dio Borinagak.
Euskalmet-en arabera, gainera, alerta laranjan gaude, prezipitazio ugariarengatik. Eta abisatu du ekaitza eta txingorra ere etor litezkeela.