Besteak beste, honako datuak kontabilizatu dituzte indarkeria matxistaren atzean 2017an, agerraldian salatu dutenez:
- 4.500 genero indarkeria kasu izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan.
- 2.702 urruntze agindu.
- 52 emakume bizi dira bizkartzainen babespean.
- 22 eskumuturreko elektroniko baliatu dira.
Adibideak, sokatik zintzilikatuta
Elkarretaratzean bat egin dute hainbat belaunalditako herritarrek, bai eta udal ordezkariek ere.
Bestalde, Plaza Berriaren bueltan indarkeria matxistarekin lotutako zenbait gertakari, jarrera, portaera… azaleratzen dituzten kasuak kontatu dituzte Korner Moreako kideek, soka batetik artikulu eran zintzilikatuta.