Pil-pilean aldizkarian edo Plaentxia.eus webgunean argitaratzen diren iritzi-artikuluetan adierazitakoaren ardura argitaratu duenarena da, eta komunikabidea ez dator nahitaez bat kolaboratzaileen iritziekin.
Pil-pilean komunikabidea tokiko komunikabide plural eta irekia da, eta ahalegina egiten du ahotsa emateko adinez, jatorriz eta pentsakeraz askotarikoak diren herritarrei. Hainbat iritzi zutabe argitaratzen ditu, beti ere, erredakzio taldeak irizten badio iritzi hori inorendako irainik gabekoa eta errespetuz adierazia dela. Halaxe egin dugu orain arte eta halaxe egiten jarraitzeko asmoa dugu etorkizunean ere.
Pil-pileaneko erredakzio-taldeak iritzi dio Martin Lukek errespetu osoz eman duela bere iritzia, eta, beraz, gure komunikabideetan argitaratzeko baldintzak bete ditu.
Noski, edozeinek du eskubidea Pilpileanen argitaratzen diren iritzi-artikuluekiko desadostasuna adierazteko, iritzi-artikulu horrekiko zein beste edozeinekiko, eta gure komunikabidearen ateak beti irekita izango ditu horretarako ere.
Pil-pilean komunikabidearen erredakzio-taldea