Atzo, astelehena hasi zituzten karpa muntatzeko lanak; ezustekorik ezean, gaur bukatuko dute muntaketa. Eta atzo ipini zituzten, baita ere, Erregetxetik autoak erretiratzeko jakinarazpenak. Berez, barikuko 08:00etarako egon behar dute ibilgailuek kenduta, baina “07:00etarako kentzea posible bada, hobe, ze gero Mankomunitatekoak etorriko dira eta larri ibiliko gara”, adierazi dute Udaltzaingotik.
17 saltoki, Zubi Nagusian
Horrez gainera, Gila zubian kokatuko diren postuendako lekuak markatzen ibili dira udaltzainak goizean. “Guztiak badatoz, 17 etorriko dira. Lehentasuna eman diegu kanpoko artisauei”, jakinarazi dute.
Zubi Nagusiari dagokionez, barikuan 18:00etarako erretiratu beharko dira bertatik ibilgailuak.