Gaztañerrerako dantza ikasketa, azken txanpan

Ubane Madera 2017ko azaroaren 7a

Gaztañerrera begira dantzan ikasten dabilen taldea.

Gertu dago argazkiko taldea, asteotan ikasitakoa praktikan jartzeko. Urrats Dantza Taldearen eskutik, eta Gaztañerre ospakizunera begira fandango eta arin-arin ikastaroa egiten dihardute, karpako erromerian, dantzarako lagungarri izateko.

10 neskaz osatutako taldea elkartu da aurten dantzak ikasteko helburuarekin. Barikutan entseatzen dute; eta fandangoaz eta arin-arinaz batera, polka batzuk ere erakutsi dizkie Amaia Argarate dantzariak.

Ikasitakoa Plaza Zaharreko karpapean baliatuko dute; eta zela ez, ingurukoak dantzara ere animatuko dituzte, halako taldea dantzan fin-fin ikusita. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.