Erasoen aurka eta askatasunaren alde, "Ni neu" lemapean

G. Azkarate 2017ko mar. 9a, 09:42

Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta, "Ni Neu" lelopean, hainbat herritar batu ziren atzo eraso matxisten aurka egin zen elkarretaratze berezian. Musika, poesia eta dantza uztartu zituzten norbanakoaren askatasunaren aldeko aldarrikapena egiteko. 

Elkarretaratzea azken asteetan herrian izan diren gertakarien aurkako bilkura bihurtu zen, eta berdintasuna eta parekidetasuna aldarrikatu zituzten txalo eta kantu artean.

Olatz Sebal, Alana Berraondo eta Alejandra Jauregik, Koner Morea indarkeriaren aurkako kolektibiko kideek, bi poesia errezitatu zituzten gitarraren laguntzarekin; bata Txus Garciarena eta bestea Olatz Sebalena. Ekitaldia amaitzeko, neska talde batek Gatiburen Eo Eo abestiarekin egin zuen dantzan.

Emakumearen Eguneko ekimenek segida izango dute zapatuan, Korner Moreak antolatu duen II. Kuleroak Buruan Eguneko egitarauarekin.