Gutuna: "Ez zaude bakarrik"

Erredakzioa 2017ko mar. 8a, 09:44

Martxoko agenda ilusioz prestatzen ari ginala harrapatu ginttuan notizia tristiak, tratu txarren beste kasu bat Plaentxian.

Amorrua eta nazka. Mobitzen hasi eta beste hiru kasu be (gutxienez) badarela heldu da gure belarrixetara. Baina hor ez dau denuntziarik. Beraz, ezin dogu ezer rgin. Inpotentzia. Erokerixa. Danok jakin eta danok ixilik. Eskuak lotuta. Hala ta be, gure babesa eskaintzia nahi dotsgeu biktima guztieri. Ez zaozte bakarrik. Ta zorionak salaketa jarri dozun horri, zu aske izateko bidian zare, bide onian. Bide berri hortan ez zara bakarrik egongo. Benetan ausarta izan zara eta herrixak bere babesa erakutsi dotsu. Poliki-poliki tratu txarren gaixakin gero eta kontzientziatuago garela emoten dau. Espero dogu gutxitan izatia, baina bihar danian bertan egongo gara. Zutik. Bildurrak bandoz aldatu arte. 

Korner Morea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.