Deba ibaiko ibai-paisaia eta presekin zer egin eztabaidatzeko udalak abiatu duen partaidetza prozesuaren bigarren saioa azaroaren 8an egingo da.
Prozesuari urriaren 25ean eman zitzaion hasiera, Gaizka Aranguren historialariak eskaini zuen hitzaldi pedagogikoarekin. Oraingoan, URA Agentziako Ruben Sánchez teknikaria eta Aranzadiko arkeologia saileko Alfredo Moraza bertaratuko dira.
URA Agentziako teknikariak, uholde arriskuak ekiditzeko Soraluzen planteatzen dituzten aktuazioak aurkeztuko ditu. Aranzadiko ordezkariak aldiz, Soraluzeko presen ondare ebaluapen txostena aurkeztuko du. Aurkeztuko diren bi dokumentuak aurrez jasotzeko aukera egongo da. Horretarako izen ematean jasotako emailak baliatuko dira.
Hitzaldiaren ostean bertaratutakoek beren iritzi eta hausnarketak elkarbanatzeko aukera izango dute, EMUN aholkularitzak gidatuko duen saioan.
Aipatu hitzaldien eta ondorengo eztabaidaren iraupena 2 ordukoa izango da, arratsaldeko 18:30ean hasita.
Hori horrela, saioaren antolaketa-lanak errazteko asmoz, aurrez izena emateko formulario bat prestatu da (egin klik HEMEN); udaleko 943753043 telefonoan ere egongo da izena emateko aukera.