Zentral eolikoa Karakaten

Soraluzeko Udalak bere ekarpenak egin dizkio Karakateko parke eolikoaren proiektuari

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Karakateko parke eolikoaren proiektuaren tramitazioak aurrera jarraitzen du eta momentu honetan ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio fasean aurkitzen da.

Soraluzeko Udalak, abuztuaren 2an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasun Sailburuordetzatik idatzia jaso zuen jakinaraziz, Karakateko parke eolikoaren proiektuaren inguruko informazioa eskuragarri zuela ondorengo estekan; www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ingurumen-ebaluazioa KONTSULTA: Pertsona interesdunak eta Administrazio publikoak.

Bidalitako idatzian hilabeteko epea ematen zen administrazio interesdunek oharrak aurkez zitzaten proiektuaren sustatzaileak espedientean sartu beharko lukeen ingurumen-inpaktuaren azterketak izan beharko lukeen zabaltasunari eta xehetasun-mailari buruz.

Iker Aldazabal alkateak adierazi duenez parke eolikoaren proiektua aztertu ondoren, abuztuaren 12an, Soraluzeko udalak prestatutako oharren txostena igorri zuen Eusko Jaurlaritzako Ingurumen departamentura: "Guk gure ekarpenak egin dizkiogu proiektuari eta espero dugu aintzat hartuko dituztela”.

Soraluzeko Udalak osatutako txostena HEMEN ikusi daiteke (gazteleraz dago).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.