2021eko martxoaren 30ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko martxoaren 22ko Agindua, Euskadin energia berriztagarrien lurralde-plan sektorial bat egiteko prozedura hastea erabakitzen duena.
Soraluzeko Udalak, kontuan hartuta Lurralde Plan Sektorialeko zehaztapen batzuek eragin negatiboa dutela Soraluzeko udalerrian, iradokizunak aurkeztu ditu, ingurumen-arloko eta kontsiderazio juridikoetan oinarrituta.
Soraluzeko Udalak aurkeztutako iradokizunen helburua da Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari jakinaraztea Muskuritzuko mendilerroaren babes-eremu zorrotzaren ingurumen- eta ondare-interesa, indarrean dagoen Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean mugatuta dagoena (Soraluzeko HAPO), energia berriztagarriak ezartzeko baztertutako eremu bezala integratzea.
Kontuan hartuta, batetik, zonakatzeari dagokionez Lurralde Plan Sektorialean zehaztutako irizpideak eta helburuak, eta, bestetik, eremuari eragiten dioten ingurumen-ezaugarriak eta ezaugarri juridikoak, Soraluzeko Udalak uste du eremu hori arrazoi ekologiko, geologiko, naturalistiko, hidrologiko, arkeologiko eta faunistikoengatik baztertutako eremu gisa integratzeko baldintzak dituela.
Udalak; KRIPTA SL enpresaren laguntzarekin prestatu dituen Iradokizunen dokumentua HEMEN kontsulta daiteke.