Itziar Burunzaren ikasleak gaurkoan Aretxabaletara joan dira Debagoieneko Trikitixa Egunera. Eguraldi bikaina izan dute LEIZARRA Musika eta Dantza eskolak antolatutako topaketan. Askotan bezala, Itziarren Bermeoko ikasleekin elkarbanatu dute eguna. Denera 24 musikari izan dira, talde giro aparta sortuz. Bejondeizuela!