Sorafolk ekimena goizean eta arratsaldean egingo dute. Goizean, 10:00etan batuko eta taldeka abestiak ikasiko dituzte. Ondoren, arratsaldean, ikasitakoa errepasatuko dute eta 17:30ak aldera, elkarrekin joko dute Gaztetxean. Arratsaldeko emanaldian, Arrasate Musikaleko folk taldeak ere parte hartuko du.
Topaketa Soraluzeko Musika Eskolak antolatu du eta helburua da sokazko instrumentuak jotzen dituzten musikari eta ikasleak batzea eta elkarrekin abestiak ikasi eta jotzea. Zapatura bitartean, nahi duenak izena eman dezake online fitxan.
Iazko edizioan ere, adin guztietako musikariak batu ziren eta elkarrekin jo zuten.