Soraluzeko hainbat musikari GORA MUSIKA! ikuskizunean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola

Eibarko Banda eta Eibarko Musika Eskolako haurrekin batera egin zen ikuskizuna.

Joan den larunbatean, otsailak 22, Eibarko COLISEO Antzokian "Gora Musika!" izeneko ikuskizuna eskeini zuen Eibarko Bandak. Berarekin egon ziren Eibarko Musika eskolako abeslari ugari. Bain Soraluzetik ere egon giñen hainbat musikari. Gonbidatu bezela Domentx Uzin eta Unai Larreategi Soraluzeko Gaiteroak egon giñen Polonesa, Alemana, Erraldoiak Aurrera edo Lesakako Inauteriak bezelako obrak jotzen. Eibarko Bandan gainera Soraluzeko hainbat musikari daude, tartean Soraluzeko Musika Eskolako ikasleak ere, Aitor Martin, Jone Zubiaurre eta Oihane Rodriguez adibidez. gainera kontzertu hontan gure Tronpeta Tronboi eta Bonbardinoko irakaslea ere egon zen jotzen Susana Plumed. Beraz, Eibarko gure lagunei gonbitea eskertzen diegu ze,  azkenean gure arteko musikariak elkartzeko aukera politak izaten dira eta!. GORA MUSIKA!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.